Pagoeta elkarteak datorren astebururako antolatu du urteko lehen mendi irteera

Erabiltzailearen aurpegia Pagoeta Mendizale Elkartea

Murumendi (mendiak.net)

Murumendira joango gara hilaren 15ean, igandea, goiz buelta egiteko. Interesdunek Mendizabal kinkila-dendan eman dezakete izena astelehenetik aurrera.

Pagoeta Mendizale Elkarteko kideok hilaren 15ean egingo dugu aurtengo lehen irteera. Goiz-buelta izango da, eta Murumendira joango gara. Datorren astean, emango dugu irteeraren informazio zehatzagoa elkartearen webgunean, baina aurreratu dezakegu goizeko 07:30ean abiatuko garela, Agoues biribilgunetik.

Ohi bezala, Mendizabal kinkila-dendan eman dezakete izena interesdunek, hilaren 9tik 13ra bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide