Orokieta Herri Eskolako LH 6ko ikasle talde bat Arraio irratian izan zen atzo irratsaioa grabatzen, Zarauzko irrati librearen 17 urteurreneko ospakizuaren barruan. Irratsaioa eskolako irratian egin beharrean, Arraioren egoitza berria den Hiruputzu gaztetxean egiteko aukera izan zuten.
Arraioko kide Iraitz Gesalagak egin zien harrera ikasleei, eta instalazio guztiak erakusteaz gain, irratiaren historia eta funtzionamendua azaldu zizkien. Irratsaioa ederki joan zen, eta esperientzia polita bizi izan zuten parte hartzaile gazteek.