'Teknopolis' saioan erakutsi dute matematikak irakasteko Orokietan darabilten metodoa

Erabiltzailearen aurpegia orokietaherrieskola 2023ko mai. 24a, 10:30

Orokieta Herri Eskolako ikasleak ETBko 'Teknopolis' saioan. (ETB)

EABA (Eragiketa Aritmetikorako Beste Algoritmoak) prozesuan oinarritutako sistema darabilte eta nola aplikatzen duten erakutsi dute zientzia eta teknologia gaiei eskainitako ETBko saioan.

Zarauzko Orokieta Herri Eskolan matematika irakasteko darabilten EABA (Eragiketa Aritmetikorako Beste Algoritmoak) sistema aztertu zuten joan den asteburuan ETBko Teknopolis saioan. Hala, Orokietako ikasleen kalkulu mentala sustatzeko eta kalkulagailuaren funtzioak erabiltzen ikasteko baliatzen dituzten teknikak erakutsi dituzte telebistan, baita kolorezko erregeletekin egiten dituzten ariketak ere.

Orokietari ez ezik, Kristina Zuza UPV/EHU ikertzaileari ere egin zioten tartea asteburuko saioan, eta zientziaren irakaskuntzaren eboluzioaz hitz egin zuen, hain justu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide