Pasa den larunbatean ospatu zen Lekeition triatloiko sprint distantziako Euskadiko txapelketa, eta Zarauzko Nik Tri Triatloi Elkarteak emaitza bikainak lortu zituen. Beroari aurre eginaz taldeko 7 lagunek hartu zuten bertan parte, nahiz eta Iñigo Dominguezek zulatu baten ondorioz ezin izan zuen proba amaitu.
Xabier Gastañares lesio batetik atera berri, eta Lukas Bandeirak bere lehen triatloian, lan polita egin zuten. Baina larunbatean protagonista nagusiak taldeko emakumeak izan ziren. Jone Albisua, Ane Eizaguirre, Maddi Olaetxea eta Lide Eizaguirrek osatutako taldea emakumezkoen kategorian Euskadiko 3. talderik onena bilakatu baitzen. Gainera, Maddi Olaetxeak, 19 urteko triatleta gazteak, Euskadiko sprint distantziako 2. emakumerik onenaren sailkapena lortu zuen junior mailan. Sailkapen orokorrean, 11. helmugaratu zen Maddi!!
Zorionak neskak!! Segi horrela, irribarrea galdu gabe kirol polit honetaz gozatzen!! Argi dago asteroko taldeko entrenamenduek bere fruitua eman dutela!!
Eskerrik asko talde dinamikarekin aurrera egiten laguntzen gaituzuen herriko hiru enpresei. KOTAI (Molduras Zarautz), Lukas Ardotegia eta Automoviles Zarautz, zuen laguntzarik gabe hau ez litzateke posible izango.
Gogotsu gaude triatloiaren sustapenean gauzatxoak egiten jarraitzeko. Adi egon!! Zarautzen hain errotua dagoen kros mistoak, triatloian ere izango baitu laster bere laguna ;-)