2021-2022 denboraldiari begira, Zarauzko KOTAI (Molduras Zarautz), Lukas Ardotegia eta Automoviles Zarautz enpresen babesletzari esker, elkarteko kideek 30 euroren truke, besteak beste, asteroko entrenamendu aholkularitza eta igeriketa entrenamenduak taldean egiteko aukera izango dute. Elkarteko Batzordeko kideen hitzetan, "gure nahia triatloia probatu nahi duen orok, bereziki gazteek edo emakumeek, inongo mugarik gabe eta talde giro apartarekin aukera izatea da. Kirol honetaz gozatu nahi duena gustura hartuko dugu taldean".
Informazio gehiago nahi duenak elkarteko mugikorrera deitzeko aukera du (628 64 30 69) edo e-posta bidez jar daiteke eurekin harremanetan, info@niktri.eus helbidera idatziz. Elkarteko webgunean ere aurkitu daiteke eskaintzen dituzten zerbitzuen berri: www.niktri.eus.