Nik Tri Triatloi Elkartea adin eta maila guztientzako taldea da, lagun artean triatloiaz gozatzea helburu duena. Denboraldi berriari begira, berrikuntza nagusi batekin gatoz: bakoitzaren sasoi maila eta denboraldirako helburuak kontutan hartuz, FITGÜNE-k diseinatutako entrenamendu taulak DOAN. Kide guztiek modu egokian entrenatuko dugula bermatuko duen zerbitzua. Zerbitzu hau kide berrientzat ere izango da. Gainera, taldean entrenatzeko hitzorduak zehaztuko dira astero.
Covid19-a dela eta, aurten ez da taldeko Batzar Orokorrik ospatuko, baina informazioa jaso nahi duen orok Elkarteko mugikorrera deitzeko aukera du (628643069) edo e-posta bidez jar daiteke gurekin harremanetan (info@niktri.eus). Elkarteko web-gunean ere aurkituko du informazioa: www.niktri.eus. Iizen-ematea ere web-gunearen bitartez burutu behar da. Inongo konpromisorik gabe deitu edo idatzi lasai!
Elkartetik, triatloia probatzeko gogoz dabiltzan neska mutil guztiei animo deia luzatu nahi diegu, eskuak zabalik jasoko ditugu eta!