Marta Horrilo zarauztarrak 2. postua lortu du Half Challenge Madrid proban

Nik Tri Triatloi Elkarteko kide den Marta Horrilo zarauztarrak 3. postua lortu zuen atzo Madrilen ospatu zen Half Challenge Madrid triatloi proban.

Nik Tri Triatloi Taldean hasi zen lehenengotariko emakumea izan zen, bere ilusio, gogo eta diziplinarekin atzetik etorri diren eta datozen guztien eredu bihurtuz. 2018/2019 triatloi denboraldian goia jo du Martak, emaitza bikainak lortuaz: Zarauzko Triatloian lehen emakume zarauztarra bilakatu zen eta atzo Madril hiriburuan 2. postua lortu zuen. Orain, gozatzea eta ospatzea besterik ez zaigu geratzen! Zorionak Marta!!! 
 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide