Triatloia maite dutenentzat topaketa-sarea

Udan zehar, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritan 'Triatloia Maite Dut' lelopean gazteei zuzendutako triatloi probak ospatuko dira.

Aurreko igandean, hainbat gaztetxo hurbildu ziren Durangoko Landako II gunera Mugarra Triatloi Taldeak antolaturiko Triatloi Txikiaren X. edizioan parte hartzera. Bertan, 2005-2011 urteetan jaiotako neska-mutilek aukera bikaina izan zuten kirolaz gozatu eta goiz borobila bizitzeko.

Adin bakoitzera egokituriko distantziak osatu behar zituzten bertaratu ziren gaztetxoek: lehendabizi igerian, ondoren bizikleta gainean eta, amaitzeko, korrika. Hala, kirola egiteaz gain, eta “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin bat egin izanagatik, opari bikainak ere eskuratu zituzten partaideek: kamiseta, igeriketarako txanoa, Baserria KM0 hanburgesa-bandeja eskuratzeko tiketa… Datozen hilabeteetan “Triatloia Maite Dut” lelopean topaketa ugari izango ditugu:

Antolatzailea

NON:

NOIZ:

Mugarra Triatloi Taldea

Durango

Ekainak 2

Antxintxika  Triatloi Taldea

Bergara

Ekainak 16

Ordizia Triatloi Taldea

Ordizia

Ekainak 29

Alarabi Triatloi Taldea

Markina Xemein

Uztailak 7

Getaitri

Getaria

(data zehazteke)

Arazi + Fitgune + Kutxa Fundazioa

Aia-Orio

Abuztuak 30

Arazi + Fitgune + Kutxa Fundazioa

Donostia

Irailak 15

 

Udalekuak ere ez dira faltako, Pazko Astean garatu zen lehenengoa eta abuztuan ospatuko dira hurrengo biak: 

Antolatzailea

UDALEKUAK

NON:

NOIZ:

Arazi + Fitgune + Kutxa Fundazioa

V. Kirol udalekuak Pazko Astean 2019. 9-17 urte.

Askizu aterpetxea. Getaria.

 

Apirilak 23-27

Arazi + Fitgune + Kutxa Fundazioa

 IV. Kirol udalekuak Kutxa Arotz-Enean 2019. 7-14 urte

Kutxa Arotz-Enea aterpetxea. Etxarri Larraun. Nafarroa.

 

Abuztuak 5-10

Arazi + Fitgune + Kutxa Fundazioa

IX. Kirol udalekuak Txurrukan 2019. 7-17 urte

Orioko Txurruka aterpetxea.

 

Abuztuak 25-30

 

“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, aisialdian, euskaraz kirola egiteko aukera eskaintzen duelarik. Izan ere, triatloiaren bitartez, laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu daitezke. 

Finean, triatloia ezagutu, bizi eta gozatzeko egitasmoa da “Triatloia Maite Dut” eta, haren garapenean, heziketan eta kirol-jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dihardu:AraziKutxa Fundazioa, eta Fitgüne, Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Baserria KM0ren eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesa jasotzen du. Horrenbestez, bakoitzak jarritako aleari esker, "Triatloia Maite Dut" lelopean antolaturiko topaketak ahalik eta gazte gehiengana helarazi nahi dira.


Aurten, hainbat triatloi taldek “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin egin dute bat, hala nola Mugarra, Antxintxika, Ordizia, Alarabi, Nik Tri eta Getaitri. Beraz, guztion indarrak batuz, triatloi-sarea indartu, familiei zuzenduriko plan apartak antolatu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzeko bidea erraztuko da.

Eskerrik asko "Triatloia Maite Dut" egitasmoa zabaltzen laguntzen ari zareten guztioi. 

 

Izen-emateak: www.niktri.eus / 943833641 / info@niktri.eus

 

Argazkiak:

 

https://drive.google.com/open?id=1zKbrcpVMo_qGlYV0q6zMSLmnfd-utevn

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide