Kirol udalekuak Pazko Astean

Nik Tri Egitasmoaren baitan, apirilak 23tik 27ra (pazko astean), Euskal Herriko 9-17 urte bitarteko neska-mutilek kirola, aisia eta euskararen inguruko egonaldian parte hartzeko aukera dute.

Getariako Askizu aterpetxean igaroko duten denboran kirol ezberdinak zein aisia uztartuko dituzte, heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne (Hektor Llanos triatleta ohia buru).

9-17 urte bitarteko ume/gazteei zuzendua dago egonaldia, eta helburu nagusia lagunartea sortzea da. Kirolaria ez denak ere badu tokia, eta 13 urtetik gorakoek egitarau ezberdina izango dute. Egonaldiari amaiera emateko eta ikastitakoa praktikan jartzeko asmoz, taldetako duatloi batean hartuko dute parte azken egunean.

Informazio gehiago: info@niktri.eus helbidean edo 943.83 3641 / 628.643069 telefonoetan.
Izen-ematea: www.niktri.eus helbidean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide