Nik Tri Triatloi Elkarteko kideak sarituak izan dira 2018ko Euskadiko Triatloi Ligaren galan

Erabiltzailearen aurpegia Nik Tri triatloi elkartea

Igande honetan ospatu da 2018ko Euskadiko Triatloi Ligaren gala, eta sarituen artean, Nik Tri Triatloi Elkarteko bi kide izan dira.

Alde batetik, horrenbeste urtez zirkuituaren puntan dabilen Unai Gastañaresek, beterano mailan 2. postuan amaitu zuen. Bestalde, bere bigarren denboraldia izan den honetan, Lide Eizaguirre 23 urte azpiko kategorian 2. postuan sailkatu da. Azpimarratzekoa da ere taldekako sailkapenean emakumeek lortutako 4. postua. 

2019ko denboraldiari begira, apirila amaieran Getarian hasiko den lehen triatloirako sasoian egoteko helburuarekin ari da entrenatzen taldea, pixkanaka erritmoa hartuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide