Urteroko tradizioari eutsiz, larunbatean Nik Tri kideen eguna ospatu genuen Askizu aterpetxean. Eguna indartsu hasteko, pelotoia osatu eta bizikleta buelta bat eman genuen.. 12:00etarako Askizu aterpetxean gainontzeko kideekin elkartu eta Herri Kirol txapelketari ekin genion.
Kirol ezberdinak probatu behar direl eta, bi talde osatu eta elkarren arteko lehia izan zen: lokots bilketa, soka-tira, zesta punta, erreleboak... maila ez dakit, baina intentzioa behintzat handia jarri genuen! Garaipena desenpatean erabaki ondoren, indarberritzeko bazkari eder batekin eman genion amaiera.
2019. urteari eskatzen diogu lesioek errespetatu gaitzatela, kirol helburuak bete ditzagula, eta batez ere, talde giro eder hau mantentzen jarrai dezagula.