Planez betetako asteburua izan da

Azaroko azken asteburua planez betea izan dugu. Larunbatean, 7 taldekide Laguardiara joan ziren (Errioxa), bigarren urtez jarraian Kddcampagnolowoman bizikleta martxan parte hartu eta bertako herrietan barrena bizikletan ibiltzera. Etxean gelditu zirenak, Pablo Cazalisek gidatutako asteroko igeriketako errendimendu saioan hartu zuten parte.

Igandean berriz, Unai Gastañarez Donostiako 10km-ko lasterketako irteera puntuan izan genuen, eta Ralek Calzada, 3. urtez jarraian, distantzia bereko Madrilgo lasterketan.

Harrobiari dagokionez, 7-14 urte bitartekoek Nik Tri Triatloi eskolan bizikletako mekanika eta teknika landu zuten Eneko Garciaren eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide