15-18 urte bitartekoentzat triatloi entrenamenduak, doan

Talde baten babesean eta entrenatzaile profesionalen gidaritzapean, triatloian murgiltzeko aukera.

15-18 urte bitarteko gazteek Nik Tri Triatloi elkartearen eskutik, bere lehen denboraldian triatloi entrenamenduak doan jasotzeko aukera dute. 

Taldeko kide bilakatuz, Hektor Llanos triatleta ohiak, entrenamendu taulen bitartez, astero entrenamendu aholkularitza eskainiko du. Horretaz gain, Pablo Cazalis igeriketako entrenatzaileak, larunbatero, 17:30etatik 19:00etara, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian teknika eta errendimendu saioak eskainiko ditu. Azkenik, hilabetean behin, asteartetan, Eneko Garciak korrikako saioa gidatuko du.

Zerbitzu hauez gain, urte osoan zehar taldekideekin bizikleta irteerak egingo dira, eta Euskal Triatloi zirkuituko probetara ere denak elkarrekin joango dira.

Informazio gehiago www.niktri.eus edo info@niktri.eus helbidean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide