Hirugarren urtez jarraian hastear dago #izanezberdin Nik Tri Triatloi Eskola

Bi astean behin, igande goizetan, gaztetxoek triatloia probatzeko aukera dute.

2015-2016 triatloi denboraldian martxan jarri zen Nik Tri triatloi eskolak igande honetan emango dio hasieran bere hirugarren denboraldiari. Eskola 7-14 urte bitarteko edozein neska-mutili zuzendua dago, helburu nagusia, lagun artean triatloia ezagutzea delarik.

Nahiz eta herri guztietako gaztetxoei zuzenduta egon, eskolak bi gune ditu: Zarautz eta Donostia. Klaseak bi astean behin izango dira, igande goizetan, 10:00etatik 12:00etara.

Jolasen bitartez, igeriketa, bizikleta, korrika zein trantsizioak landuko dituzte eta ariketak adin eta maila ezberdinetara egokituak egongo dira. Denboraldi amaieran, berriz, ikasitakoa praktikan jartzeko asmoz, bi eskolak elkarrekin joango dira Gipuzkoako triatloi proba ezberdinetara.

Urte osoan zehar egongo da izena emateko aukera, www.niktri.eus webgunearen bitartez. Bertan informazio gehiago aurkitu dezakezue, baita info@niktri.eus helbidera idatziz ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide