Alpe D´huez-en ospatzen den triatloi ezaguna probatzeko gogoz, furgoneta hartu eta udarako oporrak aprobetxatuz Ander Gorostizu, Mikel Osa, Ainhoa Garnika eta Maore Garcia taldekideak helmuga puntuan izan genituen. Baita Naroa Osa, Nik Tri Triatloi eskolako partaidea ere, umeen kategorian. Bakoitzak bere distantzia eta mailan emaitza ezberdinak lortu bazituen ere, denak sentsazio berdinarekin bueltatu ziren: datorren urtean errepikatzeko moduko esperientzia.
Hauez gain, Zumaian ospatutako Itzurun Arranpla itsas zeharkaldian izan genituen Eñaut Salegi, Unai Gastañares, Aitor Isasti eta Lourdes Agirre, besteak beste, 3000m-ko distantzia burutuz. Animatzaile taldea ere izan zuten! J Beroaren bila berriz, mediterraneo aldean izan ditugu Gurutze Esnal eta Rakel Calzada, triatloia zein 10km-ko korrika lasterkaldian parte hartuz.
Azkenik, lehia alde batera utziz, etxean zein oporretan, gazte zein helduk etxeko lanak ongi eginaz jarraitzen dute J , Hektor Llanos entrenatzailea pozik mantenduz!
Kideen datorren helburuak, irailaren 7an Txurruka aterpetxearen inguruan ospatuko den Aia-Orio triatloi txiki eta herrikoia zein irailak 8an Zumaian ospatuko den sprint distantziako triatloia dira.