2017-2018 denboraldiak bere fruituak ematen jarraitzen du Nik Tri Triatloi Taldekideentzat. Larunbatean ospatu zen Getxoko triatloi olinpikoko irteeran (Agustin Ugarte memoriala) 3 taldekide izan ziren: Ander Gorostizu, Lide Eizaguirre eta Unai Gastañares. Punta-puntako triatletak bildu ziren bertan, aurten Euskadiko txapelketa izendatu baitzuten.
Ander eta Liderentzat beraien lehenengo aldia zen, eta urduritasuna zen nagusi. Ondoan zuten Unai, lasaitasuna transmititu eta azken aholkuak emateko. Luxuzko animatzaileak ere ez zitzaizkien falta. Zirkuitua gogorra iruditu arren, eta lasterketa osoan sufritzen joan arren, emaitza zoragarria lortu zuten, podiumera bi aldiz igoz:
- Lide Eizaguirre sub 23 kategorian Euskadiko 3. emakumea.
- Unai Gastañarez beterano kategorian Euskaidko 2. gizona.
Baina kirolaria dena kirol guztien zale omen da, eta igandean Getaria-Zarautz zeharkaldian hartu zuten parte, ia deskantsatzeko astirik eduki gabe. Egutegian gorriz markatutako egun honetan ordea, beste hainbat taldekidek lagundu zioten, denak ere 2.800m-ak ongi amaituz.
Jarrai dezala festak!