2013. urtean Nik Tri Triatloi Elkartea (Zarautz) sortu zenean, inork ez luke imajinatuko Gasteizen gertatu dena posible izango zenik, batez ere protagonista beraiek.
Lehen egunetik elkartearen helburua triatloia ahalik eta jende gehienarengana iristea izan da, goi mailako kirola denaren pentsaerarekin hautsi, beldurrak alde batera utzi eta nahi duen orori triatloia probatzeko aukera emanaz. Sortu zen urtean 5 kide izan zituen elkarteak, 2017-2018 denboraldian 88 kide ditu, horietatik %47a emakumeak.
Gurutze Esnal, Marta Horrillos eta Pedro Ayestaran dira, besteak beste, erronka hori lortu izanaren adierazleak. Taldean hasi ziren arte ez zuten inoiz triatloia probatu, nahiz eta bakoitzak bere mailan eta intentsitatean, kirola egiten zuten. Orain dela aste bete, half distantziako (1.900m - 93km - 21km) triatloi bat amaitzea lortu zuten, eta nola amaitu gainera!
Hori gutxi ez eta egun horretan bertan, Juan Carlos Rojasek Ironman distantzian (3.800m - 180km - 42km) finisherra izatea lortu zuen. Bere ibilbidea jarraitu duten taldekide, lagun eta familiarrek hunkituta ikusi zuten helmugara sartzen. 2013. urtean lagun batek Nik Tri taldean sartu eta triatloia probatzera animatu zuen Juan Carlos. Kirolaria ez zen arren, erronka pertsonal modura hartu aukera eta probatzera animatu zen. 5 urtean triatloian horren mirestua den distantzia egitera iritsi da.
Gasteizko triatloiak taldekideei bakarkako ametsak betetzen laguntzeaz gain, mugarik ez dagoela ere erakutsi die, nahi duenak eta gogoa jartzen dionak triatloia egitea posible duela erakutsiz.