Lizardikoak Euskadiko 2. Hackathoian

Erabiltzailearen aurpegia Lizardi institutua 2026ko apirilaren 29a

Euskadi osoko 1.200 ikaslek parte hartu zuten, eta horien artean, 88 izan ziren institutuko ikasleak. 

Atzo goizean, Eusko Jaurlaritzak Gaiarekin batera Euskadiko ikastetxe guztientzat antolatu zuen Euskadiko 2. Hackathoia aurrera eraman zen. Bertan ikasleak programazioan lehiatu ziren: 1.200 ikaslek parte hartu zuten, eta 175 pasa ziren finalera, horietatik 84 Zarauzko Lizardi Institutukoak. Aurten ere sarituak izan dira Lizarditarrak 2. eta 3. sariekin Javascript modalitatean. Lehen Batxilergoko 81 eta DBH4ko 7 ikasle izan dira bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide