Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du Lizardi BHIk ere

Erabiltzailearen aurpegia Lizardi institutua

Lehendakariaren eskutik jaso zuten ziurtagiria. Institutuak Agenda 2030aren bueltan egindako lan etengabearen eta konpromiso irmoaren emaitza da.

Eskola Jasangarriaren aintzatespena jaso du Lizardi BHIk, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzak, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eta Ingurugelak sustatzen duten prozesua gaindituta, lehendakariaren eskutik. Euskadiko beste zortzi ikastetxeek ere jaso dute, eta Zarautzen bertan La Sallek ere lortu du, zorionak haiei guztiei ere.

Aitortza honek gure institutuan azken urteotan Agenda 2030 inguruan egindako lan etengabearen eta konpromiso irmoaren emaitza da. Indarra eta ilusio handiz jarraituko dugu ikasleekin, irakasleekin, familiekin, herriko Udalarekin, ikastetxeekin eta gizarte osoarekin batera, etorkizun eta mundu jasangarriagoa eraikitzeko bidean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide