Euskadiko I.Hackathoian bigarren postua eskuratu du Lizardi BHIk

Erabiltzailearen aurpegia Lizardi institutua

Lizardi BHIko ikasleak, I.Hackathoian. (Lizardi BHI)

Maiatzaren 26an jokatu zen finala, Bilboko Bizkaia Aretoan. Finala jokatu zuten hamar talderen artean, bigarren postuan geratu zen Lizardi BHI.

Euskadiko I. Hackathoia jokatu da aurten, eta bertan, Euskadiko ikastetxe publikoko eta kontzertatuetako ikasleek parte hartu dute. Hamar taldek eskuratu zuten final handirako txartela, eta maiatzaren 26an jokatu zen hori, Bilboko Bizkaia Aretoan. Lizardi BHI azpitxapeldun geratu zen bertan.

Hackathoiak lehiaketa hiru fasetan gauzatu da: banakakoa, taldekakoa eta finala jokatu dituzte, hain justu ere. Lehiaketan zehar, ikasleek programazioa eta pentsamendu konputazionala landu behar izan dituzte, ToyScript eta JAvaScript lengoaiekin programazio erronkak aurrera eramanaz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide