'Historiaurretik Aintzinako Egiptora' erakusketa Santa Klarako klaustroan

Erabiltzailearen aurpegia Lizardi institutua 2024ko abe. 9a, 13:40

Asteazkenetik ostiralera bitarte, Lizardiko BH 1eko ikasleek egindako lanak ikusteko aukera izango da komentuan.

Lizardi institutuko BH 1eko ikasleek Historiaurretik Aintzinako Egiptora izeneko erakusketa zabalduko dute egunotan Santa Klara komentuko klaustroan.

Abenduaren 11,12 eta 13an izango da, asteazkenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara; ostegunean arratsaldez ere bisitatzeko aukera izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Aurten ere ikasleek egindako lan itzela gurasoekin eta herritarrekin partekatu nahi dute. "Bertan izango gaituzue egindako lana ahalik eta ongien azaltzeko asmoz", adierazi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide