Lehengo larunbatean elkartrukeko ikasle frantsesak Zarautzera iritsi ziren 30. Elkartrukearen buelta. Lizardiko ikasleak urtarrilaren izan ziren han eta orain haien txanda izan da.
Ikasle bakoitza bere familiarekin joan zen etxera, batzuk Getariara, batzuk Aiara eta beste batzuk Zarautzen geratu ziren. Aste bukaeran bakoitza bere bikotearekin eta familiarekin egon da, familiak aukeratutako ekintzak egiten, baina astean zehar eskolako kideekin izan dira, Euskal Herriko leku desberdinak ezagutzen.
Astelehenean Donostiara joan ziren, Urgull mendira, Aquariuma eta Kontxa hondartza bisitatu zituzten eta, gero, hiria bisitatu zuten, beraien kabuz. Asteartean, Gernikako Bakearen Museoa, Mundaka eta Gaztelugatxe ikusi zituzten. Asteazkenean Zarautzen geratu ziren goiz guztia, udaletxean harrera egin zitzaien eta herria bisitatu zuten. Geroago, Getariara joan ziren, Balenciaga Museoa bisitatzera.

Heregun, osteguna, Photomuseum, Pasaia eta Itsasgela ikusi zituzten. Eta atzo, Bilbora joan ziren, Bizkaia Zubia, Getxo eta Bilboko portua eta Guggenheim-Bilbao Museoa bisitatzera. Gauean, Lizardin, afaria izan zen frantsesentzat eta bertakoentzat elkarrekin afaldu eta agurtzeko.
Gaur, larunbata, 12:00tan frantsesek eta bertako familiek elkar agurtu eta Pontarlierrera itzuliko dira.