La Salle ikastetxeak instalazioak berriztatu ditu udan, udalaren eta Guraso Elkartearen laguntzari esker

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz

Hobekuntzen artean daude urmaela berritzea, goiko zelaian egurrezko mahaiak jartzea, pasabide berri bat zabaltzea eta futbol-zelaiko belar artifiziala aldatzea. Proiektuek ikastetxeko eta herri osoko ikasleei zerbitzu hobea eskaintzea dute helburu.

Udako oporrak aprobetxatuz, Zarauzko La Salle ikastetxeak hobekuntza lan garrantzitsuak egin ditu bere instalazioetan ikasturte berriari begira. Esku-hartze hauei esker, ikastetxeko zein herriko haur eta gazteek eremu erosoagoak, seguruagoak eta modernoagoak izango dituzte erabilgarri.

Egindako lan nagusia, ikastetxeko gurasoen ekarpen eta konpromisoari esker, futbol- zelaiko belar artifiziala berritzea izan da. Lan honen helburua kirol-instalazioen egoera nabarmen hobetzea izan da, ikasle zein herriko gainerako erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua eta kirol-jarduerarako baldintza ezin hobeak eskaintzeko.

Bestalde, urmaelaren berritzea eta goiko zelaian egurrezko mahai berriak jartzea nabarmentzen dira, natura eta aisialdia uztartuz eta Baso-eskolan beste pauso bat ematea ahalbidetuz. Hauez gain, irisgarritasuna bermatze aldera, pasabide berri bat eraiki da parkingetik futbol-zelairaino, joan-etorriak errazteko eta segurtasuna handitzeko. Hobekuntza hauek Zarauzko Udalaren laguntza eta elkarlanari esker gauzatu direnez, eskerrak helarazi nahi dizkiogu ohar honen bidez.

Lan hauei esker, Zarauzko La Sallek urrats garrantzitsua eman du bere ingurune pedagogiko eta ludikoa gaurkotzeko, komunitate osoari irekitako zerbitzu hobetua eskainiz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide