La Salle Ikastetxeko haur hezkuntzako ikasleek Santa Marinako danborrada ospatu dute

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz

La Salle Ikastetxeko haur hezkuntzako ikasleak Santa Marinako kaleetan zehar ibili dira danborrak joz Santa Ana Egoitzako aiton-amonekin eta boluntarioekin batera.

Gaurkoan, La Salle Ikastetxeko haur hezkuntzako ikasleek, urteetako ohiturari jarraituz, Santa Marinako danborrada ospatu dute. 

Santa Marinako ermitan hasi dute ibilaldia eta kalean gora eta behera, kaleak alaituz ibili dira. Beraiekin izan dira, Santa Ana Zaharren Egoitzako aiton-amonak eta boluntarioak ere. Izan ere, urtean zehar, bizpahiru ekintza burutzen dituzte egoiliarrekin.

Dudarik gabe, egun polita denentzat. 

GORA SANTA MARINA!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide