Igandean, ipuin musikatuak La Salle Ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2026ko otsailaren 6a

Artxiboko irudian, Ameli ipuin kontalaria.

La Salle Ikastetxeak, otsailaren 8rako, ipuin musikatuak antolatu ditu eskolako aretoan, Ameli ipuin kontalariaren eskutik. Emanaldiak doan izango dira eta bertaratzera animatzen zaituztete.

Adinaren arabera, bi emanaldi antolatu dituzte:

  • 10:30. Baserriko abenturak (12-36 hilabeteko haurrei zuzendua): Baserriko sekretuak, istorioak eta ohitura batzuk ezagutzeko aukera izango dute txikienek. Musika, txontxongiloak eta material sensorialak dira protagonista obran. Ahozkotasunari lotutako baliabideak ere aprobetxatuz, hala nola, poesia, kanta, bertsoa, aho korapiloak…
  • 11:30. Kabiko ipuinak (3-6 urte): Euskal Herriko kostaldeko portu batean, arrantzaleez gain, akaso, piraten itsaontziren batekin topatuko zarete. Hori gertatu zitzaion Ameli-ri, zorte handia izan zuen eta Uhaina piratarekin topatu eta bere istorioekin txundituta gelditu zen. Orain istorioak kristalezko botila batean bidaltzen jarraitzen du eta igandean, botilan jasotako istorio onenak kontatzeko prest dago.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide