La Salle ikastetxeak Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz

La Salle ikastetxeko ordezkariak, Imanol Pradales lehendakariarekin, atzo, ziurtagiria jasotzen. (La Salle ikastetxe)

Atzo izan zen ekitaldia, Gesaltza Añanan (Araba), Imanol Pradales lehendakariak zuzenduta.

Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso zuen atzo La Salle ikastetxeak, Gesaltza Añanan (Araba) egindako ekitaldian. Urteak dira La Salle ikastetxeak 2030 Agenda programa garatzen duela, eta jasangarritasunerantz emandako pausuak errekonozitzeko balio izan du aintzatespenak. Izan ere, bai gelan eta baita gelatik kanpo ere, ingurumenaren zaintzaren, kontsumo arduratsuaren edota aldaketa klimatikoaren inguruko ekintza ezberdinen asko garatu ditu ikastetxeak azken urteotan.

Imanol Pradales lehendakaria izan zen ekitaldian, eta berarekin batera parte hartu zuten Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak. La Salle ikastetxetik, berriz, zuzendaria, Agenda 2030eko arduraduna eta DBH4ko bi ekoordezkari bertaratu ziren.

Ziurtagiria lortu arren, ikastetxeak konpromiso irmoa du ikasleak sentsibilizatzen eta ahalduntzen jarraitzeko eta etorkizunerako mundu hobe bat izaten laguntzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide