Ikasturte amaiera gertu dagoela eta, familia guztiak batu eta elkarrekin egun eder bat pasatzeko aukera izango da. Sendiaren Eguna ospatuko dugu larunbat honetan ikastetxean.
Egitarau betea antolatu dugu larunbat arratsalderako, baina bezperatik jada gurasoak ikastetxean ibiliko dira; izan ere, urtean zehar eskolaz kanpoko saioetan landutakoa ikusteko aukera egongo da: yoga, dantza, robotika, mekanografia, sormen, antzerkia... Larunbat goizean, Alvaro Mendibek gidatutako juddo saioarekin bukatuko da erakustaldi zaparrada.
Eguerdiko etenaldiaren ondoren, iaz DBH4. maila bukatu zuten ikasle ohien topaketa izango da, eta 16:00etan izango da jaiaren hasiera. Ordu berean hasiko dira umeentzako jolasak eta tailerrak, eta pilota txapelketako finalak ere.
Beranduago etorriko dira haur parkearen irekiera, puzgarriekin eta txikienentzako gozagarri izango diren ludotekarekin eta guraso eta ikasleen aurkako eskubaloi eta futbol partidak.
18:45ean, DBH1. mailako ikasleak musika emanaldia eskainiko dute, eta 19:15ean, LH4. mailako ikasleek, Mireia Alberdiren laguntzarekin, euskal dantza emanaldia emango dute.
19:30ean hasiko da eguneko ekitaldi hunkigarriena; izan ere, ordu horretan, ekainean ikastetxean beraien ibilbidea amaitzen duten ikasle eta gurasoei eskertza ekitaldia egingo zaie.
20:00etan txikienentzat diskofesta izango da. Ondoren, afaria egingo da frontoian eta dantzaldiarekin amaituko da eguna.