Olinpiar Jokoak jokatu dituzte La Salleko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz

Urteak dira ohitura honi eusten zaiola. La Salle Asteari bukaera emanez, goiz guztia, Ikastetxeko ikasleak elkarrekin ospatzen dute.

Aste guztiko joko eta lanketei bukaera emanez, ostirala izaten da egun handia. Kiroldegian abestuz eta jai giroan hasi zuten eta ondoren, kolorez betetzen da patioa. Adin ezberdinetakoak helburu berdinarekin jolasean. Txiki zein handi. Urdin, gorri, txuri edo berde. Ohiko jokoak izaten dira: lokots bilketa, sokatira, aulki dantza... baina baita berritzaileak ere: elefante lasterketa, izarraren jolasa, baloi eseria eta suhiltzaile katea bezalakoak.

Etxeko txikienek berriz, antzezlan batetaz gozatzeko aukera izan dute. Panpotx Kultur Elkarteak, Arin-Arin erbiaren abenturak antzezlana taularatu du. Egunari amaiera emateko, langileen bazkaria izaten da. Egun borobila La Salle Ikastetxea osatzen dutenentzat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide