'Itsasoko sekretuak' ipuin musikatu izango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2025ko ots. 7a, 13:45

La Salle Ikastetxeko aretoan, 11:30etik aurrera, Ameli eta Xirrikituen jostunen eskutik.

Datorren igandean, otsailaren 9an, Itsasoko sekretuak izeneko ipuin musikatuak entzun eta ikusteko aukera izango da La Salle Ikastetxeko aretoan, 11:30etik aurrera. Ameli eta Xirrikituen jostunek aurkezten dute ikuskizuna, eta 1-6 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa da.

Ahozkotasunari lotutako baliabideak erabiltzeaz gain –poesia, kanta, bertsoak, aho korapiloak...–, musikak eta txontxongiloek ere protagonismo handia izango dute.  Itziar eta Amaiak hondartzan bizitako abenturak kontatuko dituzte. Izan ere, itsasoaren barrenean kutxa handi bat topatzen dute. Altxor bat ote? Jakin nahi duzue zer dagoen barruan? Etorri, ez zarete damutuko!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide