Eskola jazarpenaren aurrean, isiltasunaren legea hautsiz izeneko hitzaldia antolatu du La Salle Ikastetxeak, otsailaren 5erako, asteazken honetarako. Modelo Aretoan izango da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, eta Iñaki Zubizarretak eskainiko du; saioa gaztelaniaz izango da. Sarrera librea izango da.
Iñaki Zubizarreta (Madril, 1972), saskibaloiko goi mailako jokalaria izandakoa da, pibot postuan. Bere fisikoari erreparatuz gero, batzuentzat bereziki harrigarri suertatzen da jakitea, txikitan eskola jazarpenaren biktima izan zela. 11 urte zituela, bullyinga jasan zuen eskolan, eta suizidioan pentsatzera ere iritsi zen. Bere esperientziatik abiatuta, oso modu aktiboan lan egiten du jazarpen arazoak dituzten haurrei laguntzeko. Bere historia transmititzeko konpromisoa eta erabaki irmoa hartu du, errepika ez dadin, beste inork sufri ez dezan. Bere mezuak min ematen du, baina esperantzazkoa da, berak dioen bezala, “bullying-etik ateratzea eta bizitza berreskuratzea posilbe da, baina horretarako tresna egokiak behar dira”.
Saskibaloiko talde ugarietan jorratu zuen bere kirolari ibilbidea, (Caja Bilbao, Zaragoza, Valentzia, Huelva…) La Salle Bilbao taldean bukatuz 2002 urtean. Harez geroztik, 2’07m altuerako pibot ohi honek eskola jazarpenaren aurkako borroka bere bizitzako bandera bihurtu du. Isilik ez egotearen eta edozein indarkeria mota salatzearen garrantziaz gizartea kontzientziatzen saiatzen da, berak dioen bezala “Isiltasunaren Legea” apurtzea du helburu.
2020 urtean, Fernando Llor gidoilariak eta Miguel Porto marrazkilariak bere haurtzaroko historioa komiki batean kontatu zuten: Subnormal: una historia de acoso escolar.
Iñaki ezagutzeko, eskola jazarpenaz hausnartu eta egin dezakegunaz pentsatzeko aukera izango dugu beraz, otsailaren 5ean. Goizean, La Salle Ikastetxean izango da DBHko ikasleekin eta arratsaldean, esan bezala, 17:30tan Modelo aretoan.