La Salleko Jai Solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2024ko abenduaren 12a

Urteak dira gure Ikastetxean Jai Solidarioa ospatzen dugula Gabon jaien atarian. Helburu bikoitza du jai honek: alde batetik, Ikastetxeko gurasoak elkartzeko topagune bat izatea, elkarren berri izateko abagunea sortuz; eta bestetik, Proyde-Proegak aukeratzen duen proiektu solidario batetarako dirua biltzea.

Aurtengo proiektu solidarioak, Guatemalako ZONA REINA landa eremuko emakumeak ahalduntzea du helburu, ekoizpen agroekologikoan eta ekonomia solidarioan duten partaidetza indartuz, elikadura subiranotasuna hobetzeko. 

Osasunerako, hezkuntzarako eta baliabideetarako sarbidea handitu nahi du, eta politikan eta gizartean parte har dezaten sustatu, horrela, erabakiak hartzerakoan duten rola mugatzen duten oztopoak gainditzeko.

LH 1eko gurasoek jada zehaztu dute ABENDUAREN 14ko PROGRAMAZIOA. Aurtengoan gainera, DBH 4ko ikasle talde bat izango dute laguntzen. 

11:45ean emango saio hasiera LASTERKETA SOLIDARIOAri, eskolako futbol zelaian. 

LASTERKETA - ORDUTEGIAK - KATEGORIAK:
11:45 HH - 2 eta 5 urte bitartekoen lasterketa (250 m)
12:00 LH 1-2 (500 m)
12:10 LH 3-4 (650 m)
12:20 LH 5-6 (900 m)

SARIAK egongo dira partaide guztientzako.

DORSAL SALMENTA - BI AUKERA: 
Ostiralean, 16:30tatik 17:30tara LH 1-2ko sarreran
Larunbatean, 11:00etatik aurrera

PREZIOA: 1€

12:00etan irekiko da kiroldegia eta horrekin batera:
- Taberna, txorixo pintxo eta Gabonetako gozoekin. 
- Umeentzako eskulan txokoa
- Aurpegi margoketa
- Bingoa (opari mordoa izango da)
- Tonbola - Bidezko Merkataritzako postuaren irekiera

13:30ean LH 6ko MUSIKA EMANALDIA

14:00etan emango diogu amaiera jaiari Gabon abestiekin

Goiz ederra pasatzeko aukera izango da La Salle Ikastetxean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide