Pandemiaren etorrerarekin batera, txirulak utzi eta ukelelea jotzen ikasten dute orain LH4. mailatik aurrera. Nøgen euskal musika taldearen abestiak lantzen dituzte tartean; hori dela eta, taldeko gaur egungo Ane Neguerelaren (ahotsa) eta Alex Irazustaren (gitarra) bisita jaso dugu. Markel, ukelelea jotzen duen partaideak, ezin izan du etorri.
Ikasleek, galderak egiteko aukera izan zuten: nola ezagutu ziren, zein abesti duten gogokoen, non dituzten hurrengo kontzertuak...
Anek kontatu zuen, medikuntza ikasketak tarteko, taldea "utzi" behar izan zuela, baina 2022an berriz itzuli zela eta hasierako boskotea dabiltzala aurrera eta atzera.
Galdeketaren ondoren, elkarrekin, ikastetxean ikasitako abestiak jo eta abestu zituzten. Oso giro atsegina eta goxoa sortu zen.
Bukatzeko, LH5. eta LH6. mailako ikasleei ukeleleak sinatu zizkieten. Pozik zeuden neska-mutilak!
Lerro hauen bitartez, La Sallek eskerrak ematen dizkie Ane eta Alex musikariei eta baita antolakuntzan konplize izan diren bi gurasoei ere.