Sendiaren Eguna arrakastatsua La Salle Ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2024ko mai. 30a, 15:30

Ekitaldiz beteriko eguna izan da aurtengo Sendiaren Eguna; ikasle ohiekin merienda, esku-pilotako finalak, jolasak, dantza erakustaldiak eta eskertza ekitaldia egin zituzten, besteak beste.

Eguraldia lagun, larunbatean, La Salle Ikastetxean familia asko elkartu ziren. Arratsaldeko 16:00etan eman zioten hasiera festari: ikasle ohiekin merienda, esku-pilotako finalak, eskubaloi eta futbol partidak, puzgarriak, jolasak, aurpegi margoketa... Arratsaldea ekitaldiz betea eta aukera anitzetan parte hartzeko parada izan zuten gerturatu zirenek.

Iluntzean iritsi ziren, ekitaldi nagusiak. Alde batetik, ikasturtean zehar, Mireia Alberdi, Gabotako dantza irakaslearekin landutako euskal dantzen erakustaldia eskaini zuten LH 4ko ikasleek. Bestetik, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek, musikan lantzen duten ukelelearekin eta txirularekin musika saioa eskaini zuten. Bukatzeko, DBH 4 ikasmaila amaitzen duten ikasle eta gurasoei eskertza ekitaldia izan zuten, momentu hunkigarriak bizi izan zirelarik.

Egunari amaiera emateko, mahai inguruan afaldu eta nahikoa dantza egiteko aukera izan zuten DJ Mikeltxi-rekin gauerdira arte. Familia giroan, egun ederra pasa zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide