Larunbatean Sendiaren Eguna

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2024ko mai. 24a, 11:00

Santa Marinako danborradaren ondoren, jaiak ez du etenik La Salle Ikastetxean. Maiatzeko azken larunbatean, ohitura den bezala, SENDIAREN EGUNA ospatuko dute. Ikasturte amaiera gertu dagoela eta, familia guztiak batu eta elkarrekin egun eder bat pasatzeko aukera izango dutelarik.

Egitarauari goizeko 10:00etan emango diote hasiera. 5 urteko haurrak eta LH 1etik LH 4ra bitarteko ikasleek, JUDO FAMILIAN egiteko aukera izango dute, Alvaro Mendibek gidatuta.

Eguerdiko etenaldiaren ondoren, iaz DBH 4 bukatu zuten ikasle ohien topaketa izango da eta 16:00etan izango da JAIAREN HASIERA, pilota txapelketako finalekin batera. 
 
Beranduago etorriko dira, HAUR PARKEAren irekiera, puzgarriekin eta txikienentzako gozagarri izango diren ludotekarekin; jolasak eta tailerrak gazteentzako; photocall-a eta guraso eta ikasleen aurkako ESKUBALOI eta FUTBOL PARTIDAK.
 
18:45ean, DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleek MUSIKA EMANALDIA eskainiko dute eta ordu-erdi beranduago LH 4ko ikasleek, Mireia Alberdi-ren laguntzarekin EUSKAL DANTZEN EMANALDIA eskainiko dute. Ikasturtean zehar ikasitakoa, taularatu eta guraso eta bertaratzen den guztiei erakusteko momentua.
 
19:30ean hasiko da eguneko ekitaldi hunkigarriena, izan ere, ordu horretan, ekainean, Ikastetxean beraien ibilbidea amaitzen duten ikasle eta gurasoei eskertza ekitaldia ospatuko da.
 
20:00etan txikienentzat DISKOFESTA. Ondoren izango da AFARIA frontoian eta eguna dantzan bukatzeko, DJ MIKELTXIrekin DANTZALDIA.
 
 
Aukera aparta beraz, egun eder bat pasatzeko. Gonbidatuta zaudete denok ere festara gerturatzeko!
Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide