Lau urtetik behin munduko hiri handi baten antolatu ohi duten kirol ekitaldi erraldoia izaten da Olinpiar Jokoena. Udan egin ohi dute, baina La Sallen aurre hartu eta ostiralean egitea erabaki zuten, ikastetxeko jolastokian, La Salle Asteari amaiera borobila emateko. Gainera, ikastetxea Zarautzen dagoenetik 120 urte beteko dira aurten, eta, ondorioz, hasierako ospakizunean gogoan izan zituzten bertatik igarotako guztiak.
Hala, ikastetxeko eredura moldatu zituzten Olinpiar Jokoetako kirolak, ostiralean. Kolorez bete zute jolastokia hainbat adinetako ikasleek, denek helburu berdinarekin jolasean. Txiki zein handi. Urdin, gorri, txuri edo berde. Lokots bilketaren, sokatiraren eta aulki dantzaren gisako ohiko jolasak egin zituzten, baina baita berritzailegoak ere: elefante lasterketa, izarraren jolasa, baloi eseria eta suhiltzaile katea, kasu.
Etxeko txikienek berriz, irakasleek antzeztutako lanaz gozatu zuetn. Egunari amaiera emateko, langileen bazkaria ere egin zuten. Egun borobila izan zen, beraz, La Salle Ikastetxea osatzen dutenentzat.