Azken urteetako ohiturari eutsiz, La Salle Ikastetxeak ipuin musikatuen saioa antolatu du etxeko txikienentzat. Ander Edo irakasle donostiarra arituko da ipuin kontalari lanetan eta ukelelearen laguntzaz egingo du Hala, ipuinak kontatu ez ezik abestu egingo ditu.
Saioa, urte bat eta 6 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago, baina irekia da bertaratu nahi duen ororentzat. Igandean izango da 11:30ean hasita, La Salle Ikastetxeko aretoan.