'E, petrel!' liburuari buruzko saio berezia antolatu dute asteazkenerako La Sallen

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2024ko urt. 14a, 11:00

Ibon Gaztañazpi eta Julio Villar, 'E, petrel!' liburuarekin, Albaolan. (Argazkia: Beñat Parra / Irutxuloko Hitza)

Julio Villar idazleak eta lehen eskutik kontatuko ditu idatzian jasotako bizipenak eta euskarazko bertsioa idatzi duen Ibon Gaztañazpik ere parte hartuko du.

La Salle ikastetxeak antolatuta liburu aurkezpen berezi bat egingo dute datorren asteazkenean 16:45tatik aurrera, Haur Hezkuntzako itsasontzi gelan. Horretarako, Julio Villar eta Ibon Gaztañazpi izango dituzte gonbidatu, E, petrel! liburua izango baita aurkeztuko dutena. Villar da egilea eta 1974an argitaratu zuen. Orduz geroztik, beste hamabost edizio atera dira eta Ibon Gaztañazpi kazetari oriotarrak eta Zarauzko La Salleko ikasle ohiak euskarara itzuli du.

Villarrek esperientzia propio batetik abiatuta idatzi zuen liburua, duela 50 urte egindako bidai berezitik, hain zuzen ere. Munduari bira eman zion, Mistral izeneko belaontzi txiki batean. Bost urte iraun zuen bidaia hark eta denbora horretan, Atlantikoa, Ozeano Barea eta Indikoa zeharkatu zituen geldialdiak eginez; besteak beste, Kariben, Galapagoetan, Zeelanda Berrian, Ginea Berrian, Australiako iparraldean, Timorko itsasoan, Indiako ozeanoan, Txagos uhartedian, Madagaskarren, Mozambiken, Hegoafrikan eta Brasilen. Guztira, 38.000 itsas milia baino gehiagoko bidea egin zuen, eta Lekeition (Bizkaia) bukatu zuen abentura.

Bada, bizipen guzti horiek kontatuko ditu ikastetxean. Beraz, aukera paregabea izango da une berezi hori lehen eskutik ezagutzeko; izan ere, bidaiaren narrazioa gertutik biziko dute bertaratuek. Hasiera batean, azaroan egitekoa zuten liburuaren aurkezpena baina bertan behera utzi beha izan duten. Aurreratu dutenez, liburuko hainbat zati irakurriko dituzte musikaz lagunduta eta hunkigarria izango da saioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide