Pasa den ostiralean Aranzabal Sari banaketa ekitaldia egin zen La Salle Ikastetxean, hogeita bosgarrena. Saria, DBHko ikasketa-espedienterik onena duen ikasleari ematen zaio, eta udan atzerrian ingelesa hobetzeko ikastaro bat egiteko beka izaten da.
Ekainean bukatutako ikasturteko irabazlea Maren Azurmendi izan zen eta bera eta familia egoteaz gain, 25. urteurrena izanda, merezi zuela aparteko ospakizuna eta bertan izan ziren aurrez sarituak izan ziren Aitziber Fernandez, Lourdes Cabezuelo, Lide Eizagirre eta Lide Etxeberria ere.
Ekitaldi xumea bezain polita izan zen. Helduek gazteei euren esperientziaz eta ibilbideaz hitz egin zieten eta gazteek, gustura entzuteaz gain, euren etorkizuneko asmoen berri eman zieten helduenei. Borobiltzeko, hitz-aspertua izan zen afari-merienda bat eginez eta denak gustura!
Eskerrik asko sarituei bertaratzeagatik eta baita Aranzabal anai-arrebei urte guzti hauetan emandako laguntzagatik ere!