La Salle ikastetxeko hamalau ikaslek Donibane Garazin igaroko dute astea. Ikastetxean frantsesa ikasten ari diren DBH 3. mailako ikasleak dira, eta Baigorriko aterpetxean hartuko dute ostatu.
Donibane Garazi ezagutzeko aukera izango dute, eta astean zehar hainbat klase ere jasoko dituzte, baita frantseko eskolak ere Garaziko Maiorga ikastetxean, egunero; eta askotariko jarduerez gozatuko dute.
Gainera, ingurumena, musika, plastika, kirola, sukaldaritza... lantzeko tailerretan parte hartuko dute.