Zarauzko La Salle Ikastetxeko haurrak urdinez jantzi dira larunbateko Autismoaren Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2022ko mar. 29a, 17:00

Larunbat honetan, apirilak 2, Autismoaren Kontzienziazioaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Gipuzkoako autismoaren nahasmena duten pertsonen familien Gautena Elkarteak, Bidaia zoriontsu bat bizitzan zehar lelopean, sentsibilizazio kanpaina jarri du abian, eta Zarauzko La Salle Ikastetxeko ikasleek bat egin dute ekimenarekin, elkartearen kolore bereizgarria den urdin kolorez jantzita etorri baitira gaur, martxoak 29, eskolara.

Aurtengo kanpainaren helburua autismoa duten pertsonek eta haien familiek zoriontsu izateko duten eskubidea aldarrikatzea da eta, horretarako, bizitzako alor ezberdinetan laguntza espezifikoak behar dituztela gogoraraztea.

 

Gautena elkarteak La Salle Ikastetxean duen gela egonkorraren bidez, hainbat jarduera landu dituzte ikasleek egunean zehar, eta egindako lana bistaratzeko eta ospakizunarekin bat egiteko, urdinez jantzita etorri dira. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide