Hainbat ekintza Euskararen Egunaren harira

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2019ko abe. 3a, 18:19

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek bat egin dute Euskararen Egunarekin hainbat ekintzetan parte hartuz.

HAUR HEZKUNTZA
Guraso, izeba-osaba, aitona-amonei deia zabaltzen zaie eta ipuina kontatzera etorri dira. Ipuina edo beraien txikitako pasadizoren bat.

Beraz, haur bakoitzak txarteldegian, bi ipuinetarako "sarrerak" hartzen ditu eta gaur goizean, ipuinez gozatzeko aukera izan dute.

Bestalde, pegatina lehiaketako irabazlea, gure Ikastetxekoa izanik, marrazkia egitera gonbidatu zuten 2 urteko irakasleek eta gaurkoan, mural hori margotu dute haurrek.

LEHEN HEZKUNTZA + DBH
Lehen hezkuntzako lehen mailako ikasleek ipuin bati hasiera eman diote eta gelaz-gela joan da ipuin hori pasatzen eta osatzen, DBH 4ra iritsi arte. Arratsaldean, denak elkarturik, ipuina irakurri dute eta abesti saioa eta kalejira egiteko aprobetxatu dute festa giroan.

Bukatzeko, Ikastetxean zehar banatutako sareak bete dituzte ikasleek, bakoitzak euskararekiko hartuko duen konpromisoa adieraziz. Sareak, bete-beteak gelditu dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide