Amaitu dituzte La Sallen Joan Bautistaren heriotzaren hirugarren mendeurreneko ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2019ko aza. 29a, 10:08

La Sallek munduko 80 herrialdetan zabalduta dituen zentro guztiek ospakizun urte bat amaitu dute. Bizi-bizirik dute La Salleko Joan Bautistak zuen misioa betetzen jarraitzeko asmo sendoa. Hirugarren mendeurreneko urteak agerian utzi du salletar karismaren eta izaeraren egungo indarra.

La Sallek azaroaren 28an itxi du La Salleko Joan Bautista fundatzailearen hirugarren mendeurreneko ospakizun-urtea. La Salle zentroek gogo eta ilusio handiz bizi izan dituzte aurtengo 365 egunak. Urteko egun horietan guztietan, ilusioak gora egin du etorkizun- bidean, egunez egun ari baikara eraikitzen gure fundatzaileak orain 300 urte amestu zuen eskola: hurbilekoa pertsona guztientzat, balioetan oinarritua, bizitzan moldatzeko pentsatua eta behartsuenei arreta berezia eskaintzen diena. La Sallek, gaur egun, gogoz lanean jarraitzeko bultzada ematen die milaka haur eta gazteri, pertsona gisa hazi daitezen.

La Sallek bere hezkuntza-misioa harantzago begira jartzeko baliatu du amaitu den urteurrena, eta lan horren harian, bere misioaren hauspoa eta bideragarritasuna indartu ditu, gutxienez beste 300 urtez luzatzeko.

“Bihotz bera, konpromiso bera, bizitza bera” izan da ospakizunen goiburua, La Salle bere osotasunean bat dela nabarmentzeko; izan ere, ezaugarri horrek instituzioa indartzen du mundu hobeago bat eraikitzeko lan saiatuan. Unean-unean bizi dugun egoeratik abiatuta egiten dugu eraikuntza-lan hori, egoera zaurgarrian direnei laguntzeko premiaz ohartuta. Hirugarren mendeurren hau izan da, alde horretatik, etortzekoa dugun guztiaren abiapuntu.

La Salleren misioa, gaur egun ere, errealitateari begiratzea da, hunkitzeko gaitasunari eustea eta munduan premia handienean diren pertsonei hezkuntzak eman dezakeen erantzun onena emateko lan egitea egunez egun.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide