Zaparrada!

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2019ko urt. 31a, 12:24

Bakearen aste honetan hamaika zer egitekok bat egingo dute La Salle ikastetxean.

Urtarrileko azken astearekin batera, Zeinu Txikien garrantziaz jardungo dira Bakearen astean, irribarreak elkarbanatzea gozamena delako. Ostiraleko ospakizunean, bihar, mezu eder mordoxka jasoko dituzte Quentin Blaken txori alaiek, inguru zoriontsuago baten grinaz.
 
Bizipoza berea du ere Zirkoak, eta lau urteko gelakoek gozatu ederra izango dute, kolore, oihu eta irribarre. Goizean, Monte Albertiako ikasleek edertuko dituzte,  arratsaldez  landutako emanaldiak etxekoei plazaratzeko. 
 
 
Galdera potoloen bueltan, askotan gure ingurua zaintzeko baliabide handiak behar ditugula sinistarazten digute... Zeinu Txikiez zaintzeko aukera badugula sinistuta, Proiektuka lanean ari dira maila desberdinetako ikasleak, espazioaz eta berotegi efektuaz, mugikortasunaz, gure inguruko itsaso eta ibaien egoeraz, nola dauden, eta guk nola zaindu behar ditugun hausnartuz.
 
Datorren astelehenean, Santa Ageda eskean irteteko ohiturari eutsi bai, baina Ikastetxeko txikienak, eskean baino, alaitasuna banatzen ibiliko dira, Zarauzko kaleak baino gehiago, bihotzak berotu nahian.
 
 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide