Egitarauari goizeko 11etan emango diote hasiera. Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailakoek, JUDO EMANALDIA eskainiko dute Alvaro Mendibek gidatuta eta ordu berean, 5 eta 6. mailako taldetxo batek, Ander Iruretagoienak zuzendutako antzerkia taularatuko dute; AZKEN HITZA izeneko lana.
Eguerdiko etenaldiaren ondoren, 16:00retan izango da ERAKUSKETAren irekiera. Ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak egongo dira ikusgai eta DBH 3 eta 4. mailakoek beraien lanen aurkezpenak bideratuko dituzte. SEIN irakasgaian landutako proiektu batzuk plazaratuko dituzte, hala nola: "Mutazioak aztertzen", "Genetikaren perfekzioa" edo sentsibilizazioa ardatz hartuta bideratu dituzten proiektuak "Udan Chernobileko umeekin" eta "Hezur-muin eta odol donazioa bultzatuz" izenekoak.
Ordu berean, hasiko dira umeentzako JOLASAK eta TAILERRAK eta PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK ere.
Beranduago etorriko dira, HAUR PARKEAren irekiera, puzgarriekin eta txikienentzako gozagarri izango diren ludotekarekin; guraso eta ikasleen aurkako ESKUBALOI eta FUTBOL PARTIDAK eta Haur Hezkuntzako azken mailakoen eta LH 1 eta 2. mailakoen JUDO EMANALDIA.
18:45etan, LH 5 eta LH 6 mailako ikasleak BERTSO SAIOA eskainiko dute eta ordu-erdi beranduago LH 4ko ikasleek, Garbiñe Azpitarte-ren laguntzarekin EUSKAL DANTZEN EMANALDIA.
19:30tan hasiko da eguneko ekitaldi hunkigarriena, izan ere, ordu horretan, ekainean, Ikastetxean beraien ibilbidea amaitzen duten ikasle eta gurasoei eskertza ekitaldia ospatuko da.
21:00etan izango da AFARIA frontoian eta ondoren DANTZALDIA Davila disc-jockey zarauztarraren eskutik.
Aukera aparta beraz, egun eder bat pasatzeko.