Ustekabean, eskolara oinez joateko egun aproposa bihurtu da; ikastetxeko aldapan begiak erne irekita, beti ere. Zail da horrelakoetan gela barruan egotea eta elurrarekin jolas egiteko parada izan dute ikasleek. Ikastetxeko txikienek txokolate beroaz goxatu dituzte barrenak hamaiketakoan; halako egunek sortzen diuzten emozioez gainezka, elur-panpinik ez da falta izan eskolan! Lana aurrera ateratzea zailagoa izan den arren, helduenek normaltasunez egin diete aurre egunari, txikiagoek, aldiz, hainbat tailer ezberdinak eginez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!