Danbor hotsen eta joareen oihartzunarekin batean egin digu ihes urtarrilak. Bildu zaizkie Agate Deunerako koplen entseguak, eta San Blasi, opil gozoak prestatu bitartean, kantuan gogotsu jarduteko eztarriak sano mantentzeko eskatuko diogu berriz ere. Baratzeko tailerreko langileak ere jo eta su dabiltza udaberriari begira (lotura hemen), natura esnatzen denerako prestaketa lanetan. Eta, Euskararen egunean Ikastetxea Galtxagorriz bete zitzaigula gogoratzen? Inauterietan haien lagun mordoa aurkeztuko digutela esan digute. Izan adi!