Negua heltzear, San Martinetan txerribodak ospatzen ziren ez oso aspaldi Euskal Herrian. Ospatu, negu hotzari aurre egiteko jaki nahikoa izatea jai giroan bizi baitzuten. Garai haietatik datorkigu San Martinak ospatzeko ohitura. Neguko gau luzeak, telebistarik ez eta, artazuriketan batzuk, sukaldeetako eltzeetan jakiak ontzen eta gozoak egiten besteak, kartetan eta kontu-kontari ematen zituzten iluntzeko ordu asko eta asko, eta haiek gogoan, aurten LHko ikasleek izan dute zer aukeraturik: kandela ekologikoak egin, sukaldean gozoak prestatu, mahai jokoetan denbora-pasa berriak ezagutu, dantzan aritu, edota jostunen txokoan hosto biluziak kolorez jantzi… Kanpoan hotz dagoenean ere, lagun artean gozatzeko hamaika aukera ekarri dizkigu aurten San Martinek, gaztainak erre artian…