Aurten, La Sallen, etxekoa duten PROEGA GKEaren astean, Guatemalako El Quiché eta San Marcoseko neskato askoren egoera ezagutu nahi izan dute, ikasturte honetarako proiektua haiei bideratua baita. Inguru haietan, eskola goiz utzita, DBHko ikasle izango liratekeenak han ama bilakatzen dira, oraindik haur izanik, haurrak izan eta haiek hezitzera kondenatuak. Amatasun goiztiarrak prebentzio hezkuntza behar duela garbi duelako, PROEGAren aurtengo asteak hezkuntza horretan laguntzeko hara bideratuko den dirua biltzea du helburu eta gaian sentsibilizatzea.
Emakumeak lan munduan traba ugari izaten badu, leku batzuetan, emakume izatea norberaren garapenerako traba bilakatzen da. Balore biak uztartuz egin dute lan aurten martxoaren 8a prestatzeko, ikastetxea moreztatzeko.