Euskal Herriko Jaiak mozorrotzeko ardatz

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2017ko ots. 24a, 18:26

Gaur izan da inaute festa La Sallen, baina inauteriak aitzakia hartuta, hamaika gai desberdin jorratu dituzte Ikastetxean azken hamabostaldian.

Izan ere, guztiontzako gaia Euskal Herriko Jaiak izango zirela adostu ostean, talde bakoitzak festa horren nondik norakoak ikertu ditu, ohiturak ezagutzeko, eta baita berreskuratzeko aukerak aztertzeko ere; zenbait kasutan, gizartean pil-pilean diren eztabaidak ere jorratu dituzte helduagoek, festa zer den eta zer ulertzen dugun hausnartuz, ohiturak gaurkotzeko aukerak ikusiz, betikoa betikotzeko arriskua ezagun eginez.

San Pelaio jaietako oilasko biltzea egin dute azken festan batzuek; beste batzuek San Ferminak irudikatu; Tolosa eta Lantzeko ihauteriek ere izan dute beren tartea, eta baita danborradek, eleganteek eta … eta baita Korrikak berak ere! Gerturatzeko aukerarik izan ez baduzu, goizeko jaialdia duzu bideo honetan. Gozatu!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide