Badator zirkoa!

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz

Zirkoa kolorea da, animalia andana eta pailazoak; trapezista, ekilibrista eta kontorsionisten magia. Abilidade desberdin ugari, bitxikerietan bitxienak, bakarlari zein familia osoek aurkeztuak… Zirkoa musika da, eta miresmena da, aho zabalik gelditzeko grina, eta irria, irribarre txikiak eta algarak. Bizi Poza da Zirkoa.

Urtero legez, Zarauzko La Salleko 4 urteko geletatik Monte Albertiarako bidea egin dute goizean, bertako artistek ilusioz gainezka topatzen dituzten txikiak artista dotore bilaka ditzaten.

Bazkalostean, Barku Gelan, arratsaldeko 15etan, Zirko emanaldia. Sarrerarik atera ez baduzue, ibili azkar, lekurik gabe gelditzeko arriskua handia baita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide